Últimas entradas: SD Amorebieta

Bigarren Federazioko SDAko futbolarien egoera uztailaren 1ean

Bigarren Federazioko SDAko futbolarien egoera 2026ko uztailaren 1ean. Hurrengo jokalariek kontratua dute: Iker Rekagorri, Aitor Intxausti, Asier Hernaiz eta Xabier Murgoitio. Hurrengo jokalariek kontratua amaitzen dute: Jon Altamira, Mikel Mendibe, Julen Castañeda, Javier Entrecanales, Aitor Ituarte, Ion Etxaniz, Fausto Tienza, Diego Ceballos, Asier Sánchez eta Hodei Rodríguez.

Leer más

Jon Castrillo, SDAko entrenatzaile berria

SD Amorebietak iragarri nahi du Jon Castrillo Fuentes (Berango, 1995-08-05) lehen taldeko entrenatzailea izango dela 2026-27 denboraldiari begira. Urdinen teknikari berria Hirugarren Federazioko SD Leioan lan ona egitetik dator. Izan ere, azken denboraldi honetan igoera lortzeko pauso bakarrera geratu da. Castrillo 2023-24 denboraldiaren erdialdean igo zen Sarrienako lehen taldera Jubenil A taldetik norabidea zuzentzeko, une […]

Leer más

Hummel, SDAren babesle tekniko berria

SD Amorebietak Hummel marka jantziko du datorren 2026-27 denboraldian, klubak Danimarkako enpresarekin urdinen babesle tekniko ofizial berria izateko akordioa itxi ondoren. Horrela, lehen taldeak eta oinarrizko futboleko taldeek Hummelen ekipazioak jantziko dituzte aurrerantzean, entrenamendurako eta kalerako arroparekin batera. Produktu berriak Amorebieta-Etxanoko erdiguneko San Miguel kalean dagoen klubeko denda ofizialean egongo dira salgai.

Leer más

Akordioa Beñat Arratibelekin bere federazio-eskubideak transferitzeko

SD Amorebietak jakinarazten du Beñat Arratibel futbolaria akordio batera heldu dela klubarekin bere federazio-eskubideen transferentzia egiteko. Jokalari azpeitiarra joan den udan iritsi zen Urritxera, Hirugarren Mailako Lagun Onak taldetik, eta 2027ko ekainera arte sinatu zuen kontratua. Beraz, beste denboraldi baterako lotura zuen. Aurtengo denboraldian ligako 25 partida jokatu ditu eta funtsezko jokalaria izan da 22 […]

Leer más

SDA-k 1. Multzoan jokatuko du

Espainako Futbol Federazioak 2026-27 denboraldirako Bigarren Federazio Mailako 90 taldeen banaketa baieztatu du gaur. 18 taldeko bost multzok osatuko dute kategoria. Urdinek 1. Multzoan lehiatuko dute. Honela osatuko da: -Euskadi (7): SD Amorebieta, CD Basconia, Club Portugalete, Deportivo Alavés B, SD Eibar B, SD Gernika Club eta Sestao River Club. -Kantabria (2): Rayo Cantabria eta […]

Leer más

Aitor Zulaikak ez du lehen taldeko entrenatzaile gisa jarraituko datorren denboraldian

SD Amorebietak jakinarazten du Aitor Zulaikak ez duela lehen taldeko entrenatzaile bezala jarraituko datorren denboraldian. Azpeitiarra joan den udan iritsi zen Urritxera, taldea Bigarren Federazio Mailara jaitsi ondoren. Zulaikaren agindupean, urdinek seigarren postuan bukatu dute liga, Errege Kopako hurrengo ediziorako txartela lortuz. SDAk eskerrak eman nahi dizkio urte honetan egindako lanagatik. Klubean denboraldi bakarra egon […]

Leer más

Jabi Luacesek eta Mikel Zamakonak SDAko kirol sailaren buru izaten jarraituko dute

SD Amorebietak jakinarazi nahi du Jabi Luacesek eta Mikel Zamakonak 2026-27 denboraldian kirol zuzendari eta harrobiko zuzendari postuetan jarraituko dutela hurrenez hurren. Gainera, Edu Abadek idazkari tekinko bezala jarraituko du. Kontratu luzapen hauekin, klubak kirol proiektuari jarraipena ematearen aldeko apustua egiten du. “Eskerrak eman nahi dizkiot Zuzendaritza Batzorde berriari konfiantzagatik. Erronka polita da klubeko jokalariek […]

Leer más

SDA-k Zuzendaritza Batzorde berria du, presidente gisa Carlos Gómez Vicandi izango duena

Lehendakaritzarako eta Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko eta aurkeztutako plantxa bakarraren kontra inpugnazioak egiteko epeak amaitu ondoren, Hauteskunde Batzordeak ofizialki izendatu du SD Amorebietako Zuzendaritza Batzorde berria. Honako pertsona hauek osatzen dute: Carlos Gómez Vicandi (presidentea), Iera Beobide Dudagoitia (presidenteordea), Julen Solagaistua Balanzategui (idazkaria), Jesús Antonio Luaces Carreño (diruzaina) eta Francisco Javier Echevarria Barruetabeña (batzordekidea). “Ilusio […]

Leer más

Carlos Gómez Vicandik SDAko presidente izateko hautagaitza aurkeztu du

Maiatzaren 19an egindako Batzar Nagusian onartutako hauteskunde-egutegian ezarritako epea amaitu ondoren, SD Amorebietak jakinarazten du hautagaitza bakarra aurkeztu dela klubeko Lehendakaritza eta Zuzendaritza Batzordea aukeratzeko prozesura. Zerrenda horren buru Carlos Gómez Vicandi dago, gaur egun Durangon bizi den Euba auzoko zornotzarra. Hautagaitzak bazkideen 88 sinadura aurkeztu ditu, hautesle-erroldaren %10 baino gehiago, klubaren estatutuetan ezarritakoa betez. […]

Leer más

SDA-k autobusa antolatu du Juvenil B taldeari igoera fasean animatzera joateko

SDAko Juvenil B taldeak Lehentasunezko mailara igotzeko fasea jokatuko du larunbat honetan, maiatzak 23. Konkretuki, Barakaldoko San Vicente zelaian triangular bat jokatuko du CD Peña eta SD Basurtoren aurka. Bi talde hauek goizeko lehen lehian neurtuko dira eta urdinak 11:30ean estreinatuko dira, bigarren partidan. Klubak joan-etorriko autobusa antolatu du, hala nahi dutenek taldea animatzera joateko […]

Leer más