Xabier Murgoitio atezaina, lehen taldera
SD Amorebietak jakinarazi nahi du Xabier Murgoitio Agirre atezaina (Durango, 2004-06-16) lehen taldera igoko dela 2026-27 denboraldiari begira.
SD Eibarren harrobian hezitako atezain gaztea joan den udan iritsi zen Ondarroako Aurrera taldetik, SDAko bigarren taldea indartzeko asmoz. Lehen taldearen dinamikan ere egon zen, sarritan entrenatu zuen eta lagunarteko hainbat partida jokatu zituen, baina ez zuen neurketa ofizialean debuta egin.
Datorren denboraldirako, Murgoitio lehen taldera igoko da eta klubak zorterik handiena opa dio. Zorte on, Murgo!