Jon Altamirak bere esperientzia gehitzen jarraituko du ate urdinean
SD Amorebietak Jon Altamira Areizaga (Gernika, 1990-01-02) atezainaren kontratu luzapena jakinarazi nahi du. Joan den udan Gernika Clubetik heldu zen Urritxera, non aurretik 2013-14 kanpainan arku urdina defendatu zuen. Eskarmentu handiko atezainak ligako 23 partida jokatu zituen, horietako zortzitan atea hutsean utziz eta izugarrizko geldiketak eginez.