SD Amorebietak jakinarazi nahi du Unai Bikandi Ortega (Durango, 2005-12-01) aurrelaria lehen taldera igoko dela 2026-27 denboraldiari begira.

Pasa den denboraldian heldu zen SDAra Santutxutik Ohorezko Mailako Amorebieta B taldea indartzeko eta laster bihurtu zen funtsezko jokalaria. Izan ere, taldeko golegile nagusia izan zen ligako 29 partidatan bederatzi gol sartu ostean.

Aurretik, Abadiño eta Santutxuko harrobietan aritu zen. 2023-24an Gazteen Ohorezko Mailako 2. Multzoko golegile onena izan zen, hau da, Estatuko oinarrizko futboleko mailarik gorenean, non 16 gol sartu zituen.

Datorren denboraldirako, aurrelariak lehen taldera promozionatuko du eta klubak zorterik handiena opa dio erronka berri honen aurrean. Zorte on, Bikandi!

Compártelo