Goian bego, Carmelo Cedrún
Carmelo Cedrun zendu da, Zornotzako atezain ohi mitikoa. SDA-ren atea defendatu zuen bere ibilbide arrakastatsuaren hasieran. Besteak beste, Liga bat eta hiru Kopa irabazi zituen Athletic Clubekin. Munduko Txapelketa bat ere jokatu zuen, Txilekoa 1962an. 2002. urtean Urritxe berriaren inaugurazioan ohorezko sakea egin zuen Carmelok, Athletic Club-Real Racing Club neurketaren atarian.
Urte eta erdi talde urdinean jokatu ondoren, 1950eko udan José María González “Sema” presidenteak trenez lagundu zion Bilboraino, Karmelok, orobiotarra bera, Athletic Clubekin sina zezan. Semak altxor gisa gorde zuen bere bizitza osoan Cedrunek bere lehen kontratu profesionalean bere sinadura estanpatzeko erabili zuen estilografikoa. 1962ko Txileko Mundialean SDAn aritu ondoren Munduko Txapelketako partida bat jokatzen zuen lehen futbolaria izan zen Cedrun.
SDA osatzen dugun guztion partez, gure doluminak eta besarkada bero bat bidaltzen dizkiegu bere senide eta lagunei. Goian bego.
Irudian, zutunik ezkerretik hirugarrena agertzen da Carmelo, 1948-49 denboraldian urdinekin partida bat jokatu aurretik. Bere ondoan, ezkerretik eskuinera zutik, Rafa Ugalde, Aurtenetxe, Urzelai, Barcena eta Aranbarri. Ezkerretik eskuinera makurtuta, Sanchis, Etxegibel, Txitxú, Ibarretxebea eta Zarandona.