SD Amorebietak Iker Torre Sánchez (Karrantza, 2003-06-05) jokalariaren fitxaketa iragarri nahi du. Erdiko atzelaria CD Laredon aritu da azken hiru denboraldietan.

Futbolari urdin berriak 23 urte bete berri ditu eta Bigarren Federazioa ezagutzen du, maila honetan 25 partida jokatu eta 4 gol sartu zituen eta duela bi denoraldi. Baloiaren desplazamendu ona duen atzelari sendoa, joan den kanpainian jokalari finkoa izan zen talde kantabriarrean. Izan ere, ligako 32 partida jokatu zituen eta, bigarren postuan amaitu ondoren, igoera playoffeko beste lau neurketa lehiatu zituen. Gainera Federazio Kopako lau partida jokatu zituen. Guztira, 40 norgehiagoka ofizial eta denak titular gisa 2025-26an.

Ongi etorri Urritxera, Iker!

Compártelo