Últimas entradas: SD Amorebieta

Lehen garaipena ligan!

Urdinek ligako lehen garaipena lortu dute gaur arratsaldean Astilleron Real Racing Cluben bigarren taldearen aurka jokatutako hirugarren jardunaldiko lehian. Jon Castrilloren taldeak partida oso ona jokatu du eta aukera ugari sortu ditu. Bi sartu dira, bata hasierako zatian Iker Torreren bitartez eta bigarrena azken txanpan Josep Diazen zigiluarekin. Aurkariak ere aukerak sortu ditu, baina gureek […]

Leer más

Porrota ligako lehen irteeran bigarren minutuan jasotako gol baten ondorioz

Urdinek ezin izan dute punturik lortu liga txapelketako lehen irteeran, Bergantiños FCren zelaian galdu baitute hasi eta berehala jasotako gol batekin. SDAk baloia gehiago izan du, baina ez da aukera gehiegi sortzeko gai izan. Argiena, zutoinean jo duen Etxanizen burukada bigarren zatiaren hasieran. Partida ez da batere ondo abiatu. Izan ere, etxekoak 2 minutuan aurreratu […]

Leer más

SDAk eta Scientiffic Nutritionek batera jarraituko dute denboraldi honetan urdinen errendimendua bultzatzeko

SD Amorebietak eta Scientiffic Nutritionek lankidetza-hitzarmena berritu dute eta kirol-osagarrietan liderra den marka honek urdinen hornitzaile ofizial izaten jarraituko du 2026-2027 denboraldian. Scientiffic Nutrition Espainian formulatzen eta ekoizten duen enpresa da, eta lehen mailako kirol-erakundeekin kolaboratzen du, hala nola Espainiako Futbol Federazioarekin, Real Betis Balompierekin, Vigoko RC Celtarekin, Sevilla FCrekin edo RCD Espanyolekin. Berrikuntza honi […]

Leer más

Luzapenean sartutako golak ez merezitako porrota ekidin du ligaren estreinaldian

Urdinek 2-2ko berdinketarekin estreinatu dute liga, azken metroetan hobeto aritu den Arosaren aurka. Izan ere, Jon Castrilloren taldea nagusi izan da une gehiagotan eta aukera gehiago sortu ditu, baina luzapenera arte itxaron behar izan dute Rekaren golarekin porrot bat saihesteko. Bi zatiek antzeko gidoia izan dute: SDAren hasiera ona, aurkariaren gola eta zornotzarren gola azken […]

Leer más

Guillermo Fernández, bolbora gehiago urdinen erasorako

SD Amorebietak Guillermo Fernández Hierro (Bilbo, 1993-05-23) jokalariaren fitxaketa iragarri nahi du. Ibilbide arrakastatsua izan du aurrelariak: 200 partida baino gehiago jokatu ditu eta 40 gol inguru sartu ditu Lehen eta Bigarren Mailan, Estatuko futboleko bi maila gorenetan, Athletic Club, CD Leganes, Elche CF, CD Numancia eta Burgos CF bezalako taldeen koloreak defendatuz. SDAko aurrelari […]

Leer más

Ligako estreinaldirako sarrerak salgai

Urdinek asteburu honetan ekingo diote liga txapelketari. Igandean, irailaren 6an, 12.00etatik aurrera, Arosa SC taldearen aurka neurtuko dira Urritxen, lehen jardunaldiari dagokion norgehiagokan. Neurketarako sarrerak Internet bidez eros daitezke esteka honen bidez: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/ Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik dira eta 15 euroko prezioa dute (5 euro 15 urte arteko pertsonentzat). Agortzen ez badira, partida hasi […]

Leer más

Lan plangintza irailaren 6ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, irailak 6, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egingo dira. Abuztuak 31, astelehena Atsedena Irailak 1, asteartea 19:00 Entrenamendua Irailak 2, asteazkena 19:00 Entrenamendua Irailak 3, osteguna 19:00 Entrenamendua Irailak 4, ostirala Atsedena Irailak 5, larunbata 10:00 Entrenamendua Irailak […]

Leer más

Porrota Olaranben aurredenboraldiko azken prestaketa partiduan

Probak amaitu dira. Urdinek azken prestaketa partida jokatu dute gaur goizean, Aurrera Vitoriaren aurka Olaranben 2-0 galduta. Datorren igandean, 12:00etan, hasiko da liga Urritxen, non gureek Arosa galiziarra hartuko dute. SDAren aldetik, hasierako hamaikakoan Petralanda, Intxausti, Ignacio, Diaz de Alda, Tejeda, Ajuriagoikoa, Eder, Azkuna, Josep Díaz, Cabo eta Bikandi izan dira. Agirre, Peru, Reka eta […]

Leer más

Berdinketa Urbietako derbian

Urdinek berdindu egin dute Gernikaren aurka gaur arratsaldean Urbietan jokatu duten prestaketa partidan. Jon Castrilloren mutilek, ligari begira bateriak kargatzen jarraitzen dutenek, aukera ugari sortu dituzte, baina horietako bakarra sartu da Muguruzaren bitartez atsedenaldia baino lehen eta etxekoek 1-1ekoa ezarri dute bigarren zatian Herri Torronteguiren golarekin. Gureak hobeto atera dira eta aukerak sortu dituzte, hala […]

Leer más

Garaipen ona Alavés B-ren kontra

Urdinek euren seigarren lagunartekoa jokatu dute gaur goizean eta maila ona eman dute Alaves B-ren kontra. Muguruzak 0-1ekoa sartu du Josep Diazek egindako jokaldi itzel baten ostean eta Iker Torrek buruz handitu du abantaila Agirreren korner jaurtiketa batean ondoren. Aurkariak azken minutuan sartu du 1-2koa. Gureak oso serio sartu dira partiduan, defentsan sendo, baloiaren erabileran […]

Leer más