Últimas entradas: SD Amorebieta

SD Amorebieta 1-0 CD Mirandés: Talde hau oso bizirik dago

Talde hau oso bizirik dago eta horrela erakutsi du gaur Lezaman jokatutako 36. jardunaldiko partidan bolada oso onean zetorren Club Deportivo Mirandesi 1-0 irabazita. Haritz Mujikaren mutilek erasoan zein defentsan lan bikaina burutu dute eta bigarren zatiaren erdialdean jaso dute saria Alvaro Peñaren gol eder bati esker. Orain dela bi aste Unión Deportiva Ibizaren aurka […]

Leer más

Lan plangintza apirilaren 17ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 17, azken orduko aldaketak gertatu ezean.  Apirilak 11, astelehena Atsedena Apirilak 12, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen  Apirilak 13, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Lan saioaren ostean, Haritz Mujika entrenatzailearen prentsaurrekoa, CD Mirandés taldearen kontrako neurketaren atarian Apirilak 14, osteguna 16:30 […]

Leer más

UD Las Palmas 1-0 SD Amorebieta: Justizia barik Estadio Gran Canaria zelaian

Sociedad Deportiva Amorebietak irudi oso ona eskaini du Unión Deportiva Las Palmasi egindako bisita zailean, gaur gauean Estadio Gran Canaria zelaian jokatu den LaLiga SmartBankeko 35. jardunaldiko partidan. Hala ere, zornotzarrak, gehiago merezi izan dutenak, esku-hutsik itzuliko dira etxera 1-0 galdu ostean. Lehen zatian berdinduta egon den norgehiagoka, Kirianek desorekatu du bigarren zatiaren hasieran gol […]

Leer más

Lan plangintza apirilaren 10era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 10, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Apirilak 4, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen Apirilak 5, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen Apirilak 6, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Apirilak 7, osteguna Atsedena Apirilak 8, ostirala 11:00 Haritz Mujika entrenatzailearen prentsaurrekoa UD Las Palmasen aurkako norgehiagokaren […]

Leer más

SD Amorebieta 3-1 UD Ibiza: Sinesten jarraitzeko garaipena

Urdinek 3-1 irabazi diote Union Deportiva Ibizari gaur arratsaldean Lezaman jokatu den SmartBank Ligako 34. jardunaldiko partidan. Haritz Mujikaren taldeak, hiru partida galdu gabe kateatu dituenak, merezitako garaipena lortu du hasieratik aukera ugari sortu dituen neurketa batean. Golek bigarren zatira arte itxaron dute, baina merezi izan du. Zornotzarrak oso indartsu atera dira, golaren bila lehen […]

Leer más

Lan plangintza apirilaren 3ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, apirilak 3, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Martxoak 28, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen Martxoak 29, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen Martxoak 30, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Martxoak 31, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Entrenamenduaren ostean, Haritz Mujika entrenatzailearen prentsaurrekoa UD Ibizaren aurkako […]

Leer más

Real Zaragoza 1-1 SD Amorebieta: Partida bikaina, sari eskasa

Urdinak garaipena lortzetik gertu egon dira La Romaredara egindako bisitan. Oso gertu. Zelai zaila zen, Real Zaragoza bere azken hiru partidak etxean irabaztetik zetorren eta. Hain gertu, etxekoen behin betiko 1-1ekoa neurketako azken jokaldian heldu dela. Minutu batzuk lehenago, 77.ean, Óscar Gilek 0-1ekoa lortu du korner baten egindako burukada eder batekin. Haritz Mujikaren mutilen partida […]

Leer más

Lan plangintza martxoaren 27ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 27, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Martxoak 21, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen Martxoak 22, asteartea Atsedena Martxoak 23, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Martxoak 24, osteguna 16:00 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Entrenamenduaren aurretik, Haritz Mujika entrenatzailearen prentsaurrekoa Real Zaragozaren aurkako norgehiagokaren atarian […]

Leer más

SD Amorebieta 0-0 AD Alcorcón: Golik gabeko berdinketa Lezaman

Urdinek ezin izan dute garaipena lortu gaur Lezaman jokatu den SmartBank Ligako 32. jardunaldiko partidan, AD Alcorconen aurka. Bi taldeak puntu premiarekin iritsi dira neurketara jaitsiera postuetatik irteteko lehian, baina golik gabe bukatu da eta biek puntu bakarrarekin konformatu behar izan dute. Partida bizia abiatu da eta bi aldeetan egon dira abisuak hasierako minutuetan. Lehenengoa […]

Leer más

SD Amorebieta-AD Alcorcon partidarako sarrerei buruzko informazioa

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideak bazkide-txartelarekin sartu beharko dira Lezamara igande honetan, martxoak 20, AD Alcorconen aurkako neurketara. Norgehiagoka, SmartBank Ligako 32. jardunaldiari dagokiona, 14:00etan abiatuko da.   Bestalde, partidaren egunean bertan sarrerak salgai egongo dira Lezamako leihatiletan, neurketa hasi baino ordu eta erdi lehenago zabalduko direnak. Publiko orokorrarentzako prezioa 25 eurokoa izango da. Haurrentzako sarrerak […]

Leer más