Últimas entradas: SD Amorebieta

SD Amorebieta 1–0 CD Eldense: Indar erakustaldia eta garaipena liderraren contra

Urdinek liderrari, Club Deportivo Eldenseri, irabazi diote gaur Urritxen jokatu den Lehen Federazioko 31. jardunaldiko partidan. Haritz Mujijkaren mutilak hobeak izan dira hasieratik bukaerara, eta merezitako garaipena lortu dute igotzeko hautagaitza erakusten jarraitzeko. Gure jokalariek emaitza mardulagoa lortzeko abaguneak sortu dituzten arren, neurketako gol bakarra Rayco Rodriguezek sinatu du bigarren zatiaren hasieran.  Gureak nagusi atera […]

Leer más

SDAko Batzarrak pasa den denboraldiko kontuak onartu ditu 563.452 euroko superabitarekin 

Sociedad Deportiva Amorebietak Batzar Nagusia egin du gaur arratsaldean, apirilak 3, Zelaieta Zentroko ekitaldi-aretoan. Bertan, bazkideek aho batez onartu dituzte pasa den denboraldiko kontuak eta hainbat aldaketa klubaren estatutuetan. Klub zornotzarraren masa sozialak bere oniritzia eman dio 2021-2022 denboraldiko balantze ekonomikoari. Pasa den kanpainian, lehen taldeak LaLiga SmartBanken lehiatu zuenean, zifretan eragin handia duena, 7.562.566 euroko […]

Leer más

CD Eldenseren kontrako partidarako sarrerak salgai

Urdinek liderra, CD Eldense, hartuko dute larunbat honetan Urritxen. Norgehiagoka, Lehen Federazioko 2. multzoko 32. jardunaldikoa, 19:00etan abiatuko da. Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira ostiraleko 19:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/IObMx Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako sarrerak salduko) eta hurrengo prezioak dituzte: 16 urtetik […]

Leer más

Lan plangintza apirilaren 9ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 9, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Apirilak 3, astelehena 10:30 Entrenamendua Apirilak 4, asteartea Atsedena Apirilak 5, asteazkena 10:30 Entrenamendua Apirilak 6, osteguna 10:30 Entrenamendua Apirilak 7, ostirala 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Apirilak […]

Leer más

Amorebieta C txapeldun da eta igoera ziurtatu du

Denboraldi itzela Sociedad Deportiva Amorebieta C taldearena. Lurraldeko Hirugarren Mailako 3. Multzoan liga amaitzeko bost jardunaldi falta direnean, Ibai Zurinagak eta Aitor Alzagak entrenatutako taldea matematikoki txapeldun izendatu da eta Lurraldeko Bigarren Mailara igotzea ziurtatu du. Urdinek 3-1 irabazi zioten atzo Montefuerteri Txolonen. Horrekin batera, gaurko Umore Ona B taldearen porrotak sailkapeneko lehen postua eman […]

Leer más

CD Alcoyano 1–0 SD Amorebieta: Bigarren itzuliko lehen porrota

Urdinek ezin izan dute punturik batu Club Deportivo Alcoyanoren zelaian, non etxekoek 1-0 irabazi dute Lehen Federazioko 30. jardunaldiko partida honetan. Aurkariek hasierako minutuetan sartu dute gola eta gureek korrontearen kontra arraun egin behar izan dute. Erritmo gutxiko eta etenaldi ugariko partida izan da. Zornotzarrei kosta egin zaie aukerak sortzea. Eta egin ahal izan dutenean, […]

Leer más

Bazkide bakoitzak gonbidapen bat izango du CD Eldenseren aurkako partidurako

Datorren larunbatean, apirilak 8, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Lehen Federazioko 2. Multzoko liderraren kontra jokatuko du, hau da, CD Eldenseren aurka. Norgehiagoka, liga txapelketako 31. jardunaldiari dagokiona, Urritxen izango da 19:00etatik aurrera. Partidu horretarako, SDAko bazkide bakoitzak sarrera bat izango du doan, bazkide ez den beste pertsona bat Urritxera gonbidatzeko. Interesatuek gaurtik, ostirala 31, […]

Leer más

Lan plangintza apirilaren 2ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, apirilak 2, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Martxoak 27, astelehena 10:30 Entrenamendua Martxoak 28, asteartea Atsedena Martxoak 29, asteazkena 10:30 Entrenamendua Martxoak 30, osteguna 10:30 Entrenamendua Martxoak 31, ostirala Alacantera bidaia eta entrenamendua Apirilak 1, […]

Leer más

CF Intercity 0-0 SD Amorebieta: Urdinek puntuak pilatzen jarraitzen dute

Urdinek ezin izan dute bosgarren garaipena jarraian lortu, baina puntuak pilatzen jarraitzen dute. Golik gabeko berdinketa sinatu dute Intercity taldearen zelai zailean, ia 30 graduko tenperaturarekin jokatutako Lehen Federazioko 29. jardunaldiko lehian. Partida parekatua izan da, baina aukera onenak zornotzarrek izan dituzte. Dena den, punteria falta izan zaie markagailua irekitzeko. Beste behin, Haritz Mujikaren taldea […]

Leer más

Lan plangintza martxoaren 26ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, martxoak 26, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Martxoak 20, astelehena 10:30 Entrenamendua Martxoak 21, asteartea Atsedena Martxoak 22, asteazkena 10:30 Entrenamendua Martxoak 23, osteguna 10:30 Entrenamendua Martxoak 24, ostirala Alacantera bidaia Martxoak 25, larunbata […]

Leer más