Últimas entradas: SD Amorebieta

Urdinek Arenasen aurkako porrotarekin ekin diote prestaketari

Urdinek 2026-27 denboraldia prestatzeko lehen lagunarteko partida jokatu dute gaur Urritxen, non jende ugari bertaratu da. Lehenengo proban Jon Castrillo entrenatzaileak irakatsi nahi dituen kontzeptuak  hartzeko eta ligari begira motorrak kargatzeko gureak 1-5 galdu dute Lehen Federazioko Arenas Club taldearen aurka. SDAren aldetik, hasierako hamaikakoa Murgoitio, Intxausti, Entrecanales, Diaz de Alda, Hernaiz, Ajuriagoikoa, Agirre, Azkuna, […]

Leer más

Erik Morán bueltan da!

Sociedad Deportiva Amorebietak Erik Morán Arribas (Portugalete, 1991-05-25) jokalariaren itzulera iragarri nahi du. Eskarmentu eta kalitate handiko futbolaria, urdinez jokatu zuen duela hiru denboraldi, talde zornotzarra Bigarren Mailan aritu zenean. Denboraldi horretan, Moranek 33 lehia ofizial jokatu zituen eta goleko lau pase eman zituen. Erdilariak 250 partida baino gehiago jokatu ditu futbol nazionaleko bi maila […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 9ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 9, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egingo dira. Abuztuak 3, astelehena 19:00 Entrenamendua Abuztuak 4, asteartea 19:00 Lagunarteko partidua Urritxen: SD Amorebieta-Arenas Club Abuztuak 5, asteazkena 19:00 Entrenamendua Abuztuak 6, osteguna 19:00 Entrenamendua Abuztuak 7, ostirala 19:00 […]

Leer más

Josep Díaz gaztea, SDAren hegalerako jokalari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Josep Díaz Morales (Valentzia, 2006-09-30) fitxatu duela jakinarazi nahi du, CD Castellonetik datorren hegaleko jokalari gazte eta trebea. Futbolari urdin berria, bere azkartasunagatik eta esplosibitateagatik nabarmentzen dena, Castellón B taldean aritu zen pasa den denboraldian, lehena jokalari senior gisa, eta bi gol sartu zituen Bigarren Federazioan. Hala ere, aurreko denboraldian, oraindik jubenila […]

Leer más

SDAko Batzarrak 2026-27ko aurrekontua, kuotak eta kirol-proiektua onartu ditu

SD Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, uztailak 28, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. 55 bazkide bertaratu dira eta hauek 2026-2027 denboraldirako aurrekontua eta ordaindu beharreko kuotak onartu dituzte. Carlos Gómez Vicandi presidentea buru duen Zuzendaritza Batzorde berriak denboraldi honetarako kirol proiektua aurkeztu du. Aurreko Batzarreko akta eta 2025-26ko memoria onartu ondoren, kanpaina berriko kuotak […]

Leer más

Akordioa Gimnàstic de Tarragona klubarekin Xabier Luaces ‘Lulu’ jokalaria transferitzeko

SD Amorebietak jakinarazten du akordio batera heldu dela Club Gimnàstic de Tarragona  klubarekin Xabier Luaces Barrenetxea (Amorebieta-Etxano, 2007-08-25) jokalariaren federazio eskubideak eskualdatzeko. Luluk SDAn garatu du bere formakuntza osoa, 2024-25ean Danok Bat taldean denboraldi bateko parentesia lagatu gisa eginez. Joan den denboraldian lehen taldearen dinamikan egon zen, nahiz eta oraindik jubenilen azken urtean egon. Bigarren […]

Leer más

Martxan da gure lehen taldearen aurredenboraldia

SD Amorebietako lehen taldeak gaur arratsaldean ekin dio aurredenboraladiari. Urdinek, Jon Castrillo entrenatzaile berriaren gidaritzapean, Urritxen egin dute 2026-27 denboraldiko lehen entrenamendua. Bigarren urtez jarraian Bigarren Federazio Mailan lehiatuko dute. Urdinek 23 futbolarirekin abiatu dute aurredenboraldia. Pasa den urtetik jarraitzen dute Jon Altamira eta Xabier Murgoitio atezainek, Aitor Intxausti, Asier Hernáiz eta Javier Entrecanales atzelariek, […]

Leer más

Ibai Cabok, Realak utzita, SDAren erasoa indartuko du

Ibai Cabo Beristain (Bergara, 2006-01-04) futbolariak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Realetik lagatu gisa datorren aurrelaria 2022an heldu zen Zubietara CD Bergarako harrobian nabarmendu ondoren. Duela bi urte Sanserekin Lehen Federazioan debuta egin zuen jokalari urdin berria Jubenil A taldeko golegile nagusia izan zen 2023-24an 15 golekin. Hurrengo bi denboraldiak Real Sociedad C-n eman […]

Leer más

Xalbat Larralde, Realak utzita, hegaleko jokalari urdin berria

Xalbat Larralde Bordak (Saint-Palais, 2006-03-08) SD Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Realetik utzita dator hegaleko futbolari gaztea, Zubietara 2022an Iparraldeko Croises SA Bayonne taldetik heldu zena. Jokalari urdin berria, bere bertikaltasunagatik eta erregateagatik nabarmentzen dena, pasa den denboraldian bigarren talde txuri urdinean aritu zen Hirugarren Federazioan, eta bi gol sartu zituen bere jubenil etapa amaitu […]

Leer más

Ion Etxanizek SDAri bere golak eta esperientzia ematen jarraituko du

SD Amorebietak Ion Etxaniz Llamasen (Elorrio, 1991-01-10) kontratu berritzea iragarri nahi du. Eskarmentu handiko aurrelaria, brontzezko futbolean ibilbide luze eta arrakastatsua egin du, Bigarren B Mailan, Lehen Federazioan eta Bigarren Federazioan ehun gol baino gehiago sartu baititu. Amorebieta-Etxanon bizi den Elorrioko aurrelariaren bigarren denboraldia izango da Urritxen. Joan den denboraldian liga txapelketan urdinen golegilerik onena […]

Leer más