Ibai Cabok, Realak utzita, SDAren erasoa indartuko du
Ibai Cabo Beristain (Bergara, 2006-01-04) futbolariak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Realetik lagatu gisa datorren aurrelaria 2022an heldu zen Zubietara CD Bergarako harrobian nabarmendu ondoren.
Duela bi urte Sanserekin Lehen Federazioan debuta egin zuen jokalari urdin berria Jubenil A taldeko golegile nagusia izan zen 2023-24an 15 golekin. Hurrengo bi denboraldiak Real Sociedad C-n eman ditu, non bere jaurtiketa ona eta lerro artean jokatzeko eta aurkariaren defentsaren bizkarrari eraso egiteko gaitasuna erakutsi ditu.
Ongi etorri, Ibai!