Últimas entradas: SD Amorebieta

SDAko Batzarrak 2026-27ko aurrekontua, kuotak eta kirol-proiektua onartu ditu

SD Amorebietak Ohiko Batzar Orokorra egin du astearte honetan, uztailak 28, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. 55 bazkide bertaratu dira eta hauek 2026-2027 denboraldirako aurrekontua eta ordaindu beharreko kuotak onartu dituzte. Carlos Gómez Vicandi presidentea buru duen Zuzendaritza Batzorde berriak denboraldi honetarako kirol proiektua aurkeztu du. Aurreko Batzarreko akta eta 2025-26ko memoria onartu ondoren, kanpaina berriko kuotak […]

Leer más

Akordioa Gimnàstic de Tarragona klubarekin Xabier Luaces ‘Lulu’ jokalaria transferitzeko

SD Amorebietak jakinarazten du akordio batera heldu dela Club Gimnàstic de Tarragona  klubarekin Xabier Luaces Barrenetxea (Amorebieta-Etxano, 2007-08-25) jokalariaren federazio eskubideak eskualdatzeko. Luluk SDAn garatu du bere formakuntza osoa, 2024-25ean Danok Bat taldean denboraldi bateko parentesia lagatu gisa eginez. Joan den denboraldian lehen taldearen dinamikan egon zen, nahiz eta oraindik jubenilen azken urtean egon. Bigarren […]

Leer más

Martxan da gure lehen taldearen aurredenboraldia

SD Amorebietako lehen taldeak gaur arratsaldean ekin dio aurredenboraladiari. Urdinek, Jon Castrillo entrenatzaile berriaren gidaritzapean, Urritxen egin dute 2026-27 denboraldiko lehen entrenamendua. Bigarren urtez jarraian Bigarren Federazio Mailan lehiatuko dute. Urdinek 23 futbolarirekin abiatu dute aurredenboraldia. Pasa den urtetik jarraitzen dute Jon Altamira eta Xabier Murgoitio atezainek, Aitor Intxausti, Asier Hernáiz eta Javier Entrecanales atzelariek, […]

Leer más

Ibai Cabok, Realak utzita, SDAren erasoa indartuko du

Ibai Cabo Beristain (Bergara, 2006-01-04) futbolariak SD Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Realetik lagatu gisa datorren aurrelaria 2022an heldu zen Zubietara CD Bergarako harrobian nabarmendu ondoren. Duela bi urte Sanserekin Lehen Federazioan debuta egin zuen jokalari urdin berria Jubenil A taldeko golegile nagusia izan zen 2023-24an 15 golekin. Hurrengo bi denboraldiak Real Sociedad C-n eman […]

Leer más

Xalbat Larralde, Realak utzita, hegaleko jokalari urdin berria

Xalbat Larralde Bordak (Saint-Palais, 2006-03-08) SD Amorebietan jokatuko du denboraldi honetan. Realetik utzita dator hegaleko futbolari gaztea, Zubietara 2022an Iparraldeko Croises SA Bayonne taldetik heldu zena. Jokalari urdin berria, bere bertikaltasunagatik eta erregateagatik nabarmentzen dena, pasa den denboraldian bigarren talde txuri urdinean aritu zen Hirugarren Federazioan, eta bi gol sartu zituen bere jubenil etapa amaitu […]

Leer más

Ion Etxanizek SDAri bere golak eta esperientzia ematen jarraituko du

SD Amorebietak Ion Etxaniz Llamasen (Elorrio, 1991-01-10) kontratu berritzea iragarri nahi du. Eskarmentu handiko aurrelaria, brontzezko futbolean ibilbide luze eta arrakastatsua egin du, Bigarren B Mailan, Lehen Federazioan eta Bigarren Federazioan ehun gol baino gehiago sartu baititu. Amorebieta-Etxanon bizi den Elorrioko aurrelariaren bigarren denboraldia izango da Urritxen. Joan den denboraldian liga txapelketan urdinen golegilerik onena […]

Leer más

Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2026ko uztailaren 28an izango da, 17:30ean, eta bigarren deialdia egun berean 18:00etan. Hona hemen Batzarraren Gai-zerrenda: -Aurreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio. -2025-2026 denboraldiko memoria onartzea, hala badagokio. -2026-2027 denboraldiko kuotak onartzea, hala badagokio. -2026-2027 denboraldiko kirol proiektua eta aurrekontua […]

Leer más

Eder Agirregomezkorta, SDAko erdilari berria

SD Amorebietak Eder Agirregomezkorta Cancelo (Leioa, 2005-04-14) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Erdilari gaztea SD Leioatik iritsiko da Urritxera. Garaiera handiko futbolaria da, taktikoki adimentsua, aireko joko onarekin eta zelaian metro asko hartzeko gaitasunarekin. Sarrienako klubeko harrobian hazten joan zen lehen taldean funtsezko jokalari bihurtu arte. Pasa den denboraldian, erdilariak 33 partida jokatu zituen ligan […]

Leer más

Ekaitz Presa atzelari gaztea, jokalari urdin berria

SD Amorebietak Ekaitz Presa Viña (Getxo, 2006-02-13) futbolaria fitxatu duela iragarri nahi du. Proiekzio handiko atzelari gaztea, SD Leioan garatu du bere ibilbide osoa orain arte. Aireko joko onarekin eta azkarra, azken bi denboraldietan Leioako lehen taldean aritu da, bietan igoerako playoffa jokatuz. Ongi etorri, Ekaitz!

Leer más

Unai Bikandi aurrelaria, lehen taldera

SD Amorebietak jakinarazi nahi du Unai Bikandi Ortega (Durango, 2005-12-01) aurrelaria lehen taldera igoko dela 2026-27 denboraldiari begira. Pasa den denboraldian heldu zen SDAra Santutxutik Ohorezko Mailako Amorebieta B taldea indartzeko eta laster bihurtu zen funtsezko jokalaria. Izan ere, taldeko golegile nagusia izan zen ligako 29 partidatan bederatzi gol sartu ostean. Aurretik, Abadiño eta Santutxuko […]

Leer más