Porrota Olaranben aurredenboraldiko azken prestaketa partiduan
Probak amaitu dira. Urdinek azken prestaketa partida jokatu dute gaur goizean, Aurrera Vitoriaren aurka Olaranben 2-0 galduta. Datorren igandean, 12:00etan, hasiko da liga Urritxen, non gureek Arosa galiziarra hartuko dute.
SDAren aldetik, hasierako hamaikakoan Petralanda, Intxausti, Ignacio, Diaz de Alda, Tejeda, Ajuriagoikoa, Eder, Azkuna, Josep Díaz, Cabo eta Bikandi izan dira. Agirre, Peru, Reka eta Larraldek ere jokatu dute.
Lehen zatia berdinduta igaro da, txandakako nagusitasunarekin eta areatan nabarmentzeko aukerarik gabe. Horrenbestez, 0-0eko emaitzarekin iritsi da norgehiagoka atsedenaldira.
Aldageletatik itzuli eta berehala, Gasteizko taldeak aurrea hartzea lortu du zoritxarreko jokaldi batean. Urdinak berdinketa lortzeko zorian izan dira, baina Agirreren jaurtiketa langa gainetik joan da Caboren jokaldi on baten ostean. Peruk ere gola sartzeko aukera izan du trantsizio azkar batean, baina Dani atezainarekin egin du topo, Josep Diazen jaurtiketa bezala.
Hala ere, 2-0ekoa lortu duena etxeko taldea izan da 67. minutuan korner batean. Gainera, gureek bat gutxiagorekin ekin diote azken txanpari, Rekak txartel gorria ikusi baitu 70.ean. Larraldek aldea murrizteko aukera izan du, baina atezainak erantzun ona eman dio.