Igande honetan, otsailak 6, Real Oviedoren kontra jokatuko den partidari begira (Lezaman, 14:00etan), Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bazkideei posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkiela norgehiagokarako sarrerak, inolako formulariorik bete behar barik. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek San Miguel kalean dagoen klubaren denda ofizialean eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak ostegunean, otsailak 3, 10:00etatik […]
Javier Ros Añón (Tutera, 1990-2-16) futbolariak lagatu gisa jokatuko du denboraldi bukaerara arte Sociedad Deportiva Amorebietan, 2016ko urtarriletik bere taldea izan den Real Zaragozarekin lortutako akordioaren ostean. Erdilari nafarrak esperientzia handia du LaLiga SmartBanken, 190 partida jokatu baititu kategoria honetan Real Sociedad, RCD Mallorca eta Real Zaragoza klubekin. Donostiarren lehen taldean 19 urte besterik ez […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, otsailak 6, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Urtarrilak 31, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Otsailak 1, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Otsailak 2, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Otsailak 3, osteguna Atsedena […]
Urdinek 2022ko eta bigarren itzuliko lehen garaipena lortu dute. Izugarri landutako garaipena, Guruzetaren golarekin bideratuta lehen minutuetan eta talde osoaren esfortzu ikaragarriari esker lotuta, txapelketan bigarren aldiz atea hutsean uztea lortu ondoren. Nahiz eta bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatu, VAR sistemak adierazita Álvaro Peñak txartel gorri oso zorrotz bat jaso duelako, azarotik galtzen ez […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Andoni López Saratxo (Barakaldo, 1996-4-5) jokalariaren fitxaketa iragarri nahi du. Ezker hegaleko atzelaria Unión Deportiva Logroñés taldetik dator. Athletic Clubeko harrobian hezia, 2017-18 denboraldian lehen talde zurigorriarekin egin zuen debuta partida ofizialean. LaLiga Santanderreko 22. jardunaldiko neurketan izan zen, Gironaren zelaian, eta 90 minutuak jokatu zituen. Futbolari urdin berriak esperientzia du LaLiga […]
Sociedad Deportiva Amorebieta eta Aitor Arregi futbolaria akordio batera heldu dira bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko. Bergarako atzelaria 2018ko udan iritsi zen Urritxera. Hiru denboraldi eta erdi hauetan zehar talde zornotzarrean, 102 partida ofizial jokatu ditu eta bost gol sartu ditu. Klubak eskerrak eman nahi dizkio SDAko jokalari bezala erakutsitako konpromisoagatik, esfortzuagatik […]
Larunbat honetan, urtarrilak 29, Girona Futbol Club taldearen kontra jokatuko den partidari begira (Lezaman, 16:00etan), Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du bazkideei posta elektronikoaren bidez bidaliko dizkiela norgehiagokarako sarrerak, inolako formulariorik bete behar barik. Hala ere, helbide elektronikorik ez dutenek San Miguel kalean dagoen klubaren denda ofizialean eskuratu ahal izango dituzte euren sarrerak ostegunean, hilak […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, hilak 30, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Covid-19 protokoloa dela eta, entrenamenduak ateak itxita egingo dira. Urtarrilak 24, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) Urtarrilak 25, asteartea Atsedena Urtarrilak 26, asteazkena 10:30 Entrenamendua Artunduagan Urtarrilak 27, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen (ateak itxita) […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Mikel Zarrabeitia futbolariak Sociedad Deportiva Logroñesen jokatuko duela lagatu gisa denboraldia amaitu arte, alde guztiek lortutako akordioaren ondoren. Eskuin hegaleko jokalari zornotzarra Primera RFEF kategoriako 1. Multzoan dagoen talde errioxarrean arituko da, denboraldi honetan LaLiga SmartBankeko hiru partidatan eta Errege Kopako kanporaketa batean parte hartu ostean. Zarrak, urdinen eta Athletic […]
Bi hilabete geroago, urdinek porrotarekin egin dute topo berriro. Aurreko sei partidetan garaipen bat eta bost berdinketa pilatu ostean, bolada ona El Molinón-Enrique Castro Quini zelaira egindako bisitan amaitu da, LaLiga SmartBankeko 24. jardunaldian. Guruzetak lehen zatian aurreratu ditu gureak, lehen ordu bikaina egin dutenak. Hala ere, Real Sportingek markagailua irauli du azken txanpan eta […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.