Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Club Deportivo Calahorrari egingo dio bisita datorren igandean, apirilak 30, 12:00etatik aurrera jokatuko den 34. jardunaldiko partidan. Zale urdinei bidaia errazteko, klubak autobus bat antolatu du. Txartelak SDAren dendan eros daitezke. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Autobusa 09:00etan abiatuko da […]
Laugarren garaipena jarraian lortu dute urdinek. Oraingoan Union Deportiva Logroñesen aurka, Urritxen jokatutako 33. jardunaldiko partidan. Haritz Mujikaren taldea jaun eta jabe izan da eta bere lan onaren saria atsedenaldira iritsi aurretik heldu da Kwasi Siboren golari esker. Defentsako sendotasun erakustaldi berri bati esker, hiru puntu lortu dituzte gureek lidertza lortzeko borrokan jarraitzeko. Norgehiagoka berdinduta […]
SD Amorebietak apustu irmoa egiten du nesken futbol taldeak sortzeko. Ondorioz, 2023-24 denboraldirako aurre izen-emate epea zabaltzen du. Beharrezkoa da izen-emate imprimakia betetzea, klubak hurrengo denboraldian izan ditzakeen gutxi gorabeherako jokalari kopurua jakiteko eta horrela hurrengo denboraldian izan ditzakeen nesken talde kopurua antolatzeko. Momentu honetan klubean ez dago neska talderik, kadeteen mailara arte talde guztiak […]
SD Amorebietako futbol campus inklusiboa aurkezten dizuegu! Esperientzia paregabeaz gozatzeaz gain, bertan futbolean profesionalak diren pertsonak eratutako lan metodologiak zein futbol kontzeptuak barneratzeko aukera izango duzu. Horrez gain, ’emen4 sport’ hezkuntza proiektuaren parte izango zara. Kirol esparru guztietan hobetzeko baloreetan hezi egiten dugu. 5 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzenduta, Txolonen egingo da ekainaren 26tik […]
Azken bi partidak etxetik kanpo jokatu ondoren, Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldea Urritxera itzuliko da asteburu honetan. Unión Deportiva Logroñés hartuko du igande honetan, apirilak 23, 12:00etan abiatuko den Lehen Federazioko 2. Multzoko 33. jardunaldiko norgehiagokan. Hala nahi dutenek aldez aurretik erosi ahal izango dituzte sarrerak datorren larunbateko 12:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 23, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Apirilak 17, astelehena 10:30 Entrenamendua Apirilak 18, asteartea Atsedena Apirilak 19, asteazkena 10:30 Entrenamendua Apirilak 20, osteguna 10:30 Entrenamendua Apirilak 21, ostirala 10:30 Entrenamendua Apirilak 22, larunbata […]
Urdinek garaipen berri bat lortu dute gaur, hirugarrena jarraian, Sanseri egindako bisita zailean. Lehen Federazioko 32. jardunaldiko derbi parekatu batean, Haritz Mujikaren mutilak 0-1 gailendu dira Julen Jon Guerrerok 75. minutuan sartutako gol bikainari esker. Ahalegin ikusgarria egin dute gureek 3 puntu lortzeko eta lidergoa eskuratzeko lehian jarraitzeko. Norgehiagoka aukera nabarmenik gabe hasi da. Sansek […]
Urdinek garaipena lortu dute etxetik urrun. Eta gainera Estadi Olímpic Camilo Canon zelai zailean egin dute, non La Nuciak porrot bakarra zuen gaur arte. Haritz Mujikaren mutilek oso garaipen landua lortu dute Lehen Federazioko 27. jardunaldiko partida honetan, duela aste batzuk Aitor Larruzea zuzendaritza taldeko kidearen heriotzagatik atzeratu behar izan zena. Berak ere zerutik bultzatu […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 16, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Apirilak 10, astelehena 16:30 Entrenamendua Apirilak 11, asteartea 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Apirilak 12, asteazkena 19:00 Lehen Federazioko liga txapelketako partida Estadi Olimpic Camilo Cano zelaian: CF […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.