Últimas entradas: SD Amorebieta

FC Andorra 0-1 SD Amorebieta: Sekulako garaipena Andorran azken txanpan!

Duela bi aste Zaragozan gertatu zen bezala, urdinek garaipena lortu dute etxetik urrun azken txanpan. Oraingoan, FC Andorraren kontra lortu dute partida osoan zehar egindako ahalegin bikainari esker eta Bustinzak 88. minutuan sartutako golari esker. Sinesten jarraitzeko garaipen garrantzitsua.  Neurketa dominatzaile argirik gabe hasi da, izan ere, gureak berdegunera atera dira baloia ondo mugitzeagatik nabarmentzen […]

Leer más

Real Sportingen aurkako partidarako sarrerak denan salduko dira astelehenetik asteazkenera arte

Urdinek Real Sporting de Gijon hartuko dute martxoaren 24an, igandean, 14:00etatik aurrera Lezaman jokatuko den LALIGA Hypermotioneko 32. jardunaldiko partidan. Sarrerak San Miguel kaleko klubeko dendan salduko dira astelehenetik asteazkenera arte. Gogoratu behar da dendaren ordutegia astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara dela (asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara ere irekitzen da). Partida egunean ez da salmentarik egongo Lezamako txarteldegietan. Pertsona […]

Leer más

Lan plangintza martxoaren 18ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren astelehenera arte, martxoak 18, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Martxoak 12, asteartea 10:30 Entrenamendua  Martxoak 13, asteazkena Atsedena Martxoak 14, osteguna 10:30 Entrenamendua Martxoak 15, ostirala 10:30 Entrenamendua Martxoak 16, larunbata 10:30 Entrenamendua Martxoak 17, igandea 10:30 […]

Leer más

SD Amorebieta 0-1 CD Leganés: Porrot krudela liderraren kontra

Urdinek ezin izan dute bosgarren astea jarraian kateatu puntuak lortzen, Club Deportivo Leganesen aurka galdu baitute gaur gauean Lezaman jokatu den LALIGA Hypermotioneko 30. jardunaldiko partidan. Jandroren mutilek bat gehiagorekin jokatu dute lehen zatiko azken txanpatik eta gehiago izan dira norgehiagokaren hasiertatik. Izan ere, ez dute zigor hori merezi izan, baina futbola krudela izan da […]

Leer más

CD Leganesen aurkako lehiarako sarrerak astelehenean salduko dira Lezamako txarteldegietan

Urdinek une honetan sailkapeneko liderra den CD Leganes taldearen aurka jokatuko dute datorren astelehenean, martxoak 11, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 30. jardunaldiari dagokion neurketa 20:30ean abiatuko da. Sarrerak partidaren egun berean erosi ahal izango dira Lezamako txarteldegietan. Norgehiagoka hasi baino ordu eta erdi lehenagotik egongo dira salgai eta 25 euroko prezioa izango dute (10 euro 16 […]

Leer más

Salgai daude SDAren txartelak Athletic Clubeko II Euskal Non-League Day ekimeneko sariak lortzeko

Sociedad Deportiva Amorebietak II Euskal Non-League Day ekimenean parte hartuko du. Athletic Clubek oinarri-futbolaren alde antolatutako jaia, pizgarriz beteriko egitarauarekin hitzartutako klubetarako eta tokiko zaleetarako, martxoaren 23an eta 24an ospatuko da, gizonezkoen Lehen Mailako nazioarteko geldialdia aprobetxatuz. Euskal Non-League Day ekimenaren helburua da talde hitzartuek eta hauek ordezkatzen duten futbol hezitzaileak gizartean eta kirolean duten […]

Leer más

SD Amorebieta, estadioan sexu-erasoei erantzuteko protokoloa ezarri duen LALIGAko lehen kluba

Sociedad Deportiva Amorebietak neurri aitzindaria hartu du estatuko futbol profesionalean. Estadioan sexu-erasoei erantzuteko protokolo bat ezarri duen LALIGA-ko lehen kluba izan da. Erakundeko segurtasun-zuzendaria den José Manuel López de la Manzanarak diseinatutako dokumentua denboraldi hasieran aurkeztu zitzaion LALIGAri, eta honek oso harrera ona egin zion ekimenari. Izan ere, talde zornotzarrari eskatu zion plan hori aurkez […]

Leer más

Jürgen Locadia, golegile kontrastatua SDArako

Sociedad Deportiva Amorebietak Jürgen Locadia (Emmen, Herbehereak, 1993-11-07) fitxatu duela iragarri nahi du, Herbehereetako -PSV Eindhovenekin bi liga irabazi zituen-, Ingalaterrako, Alemaniako, AEBetako, Irango eta Txinako maila gorenetan jokatu eta golak egin dituen aurrelaria. Baita Champions League eta Europa League txapelketa garrantzitsuetan ere. Eskarmentu handiko jokalaria talderik gabe zegoen une honetan, Txinako Superligako Cangzhou Mighty […]

Leer más

Lan plangintza hurrengo neurketara arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren astelehenera arte, martxoak 11, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Martxoak 4, astelehena Atsedena Martxoak 5, asteartea Atsedena Martxoak 6, asteazkena 10:30 Entrenamendua  Martxoak 7, osteguna 10:30 Entrenamendua Martxoak 8, ostirala 16:30 Entrenamendua Martxoak 9, larunbata 10:30 Entrenamendua […]

Leer más

Real Zaragoza 0-1 SD Amorebieta: Garaipena azkenengo minutuan!

Urdinek lehen garaipena lortu dute bisitari gisa ligako txapelketan. Real Zaragozaren zelaian egin dute. Eta nola. Morcik heroi kapa jantzi du partidako azken ekintzan gol ikusgarria sartuta. Honekin, lau aste jarraian puntuak pilatzen dira Jandroren mutilentzat, berriz ere defentsan indar handia erakutsi dutenak abagune gutxiko norgehiagokan. Lehia berdinduta hasi da, dominatzaile argirik eta aukera aipagarririk […]

Leer más