Últimas entradas: SD Amorebieta

Urdinek datorren astelehenean, hilak 18, ekingo diote aurredenboraldiari

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak datorren astelehenean, uztailak 18, ekingo dio lanari 2022-2023 denboraldia prestatzeko helburuarekin. Urdinak Lehen Federazio mailan estreinatuko dira aurten, hau da, futbol nazionalaren hirugarren kategorian. Aurrdenboraldiko lehen entrenamendua Urritxen izango da, ateak zabalik, 10:00etan. Hasi aurretik, bertaratzen diren komunikabideek Asier Goiria kirol-zuzendaria eta Haritz Mujika entrenatzailea elkarrizketatzeko aukera izango dute. Gainera, […]

Leer más

Haritz Mujikak SD Amorebietako entrenatzaile gisa jarraituko du

Sociedad Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du Haritz Mujika Lopezek (Pasaia, 1981-11-13) urdinen lehen taldeko entrenatzaile izaten jarraituko duela 2022-23 denboraldian, zornotzarren estreinaldian Lehen Federazio kategorian. Mujikak SDAn eman zion amaiera bere futbolari ibilbideari. Bertan jokatu zituen bere azken bi urteak (2017-18 eta 2018-19), Beasain, Real Sociedad B, Real Union bi etapatan, Burgos, Casteldefels, Zamora […]

Leer más

Asier Goiriak urdinen kirol zuzendaria izaten jarraituko du

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du Asier Goiria Etxebarriak (Amorebieta-Etxano, 1980-9-19) urdinen kirol-zuzendari izaten jarraituko duela 2022-2023 denboraldian. Horrela, zornotzarrak seigarren urtez jarraian beteko du kargu hori klubean. Iritsi zenetik, taldeak une bikainak bizi izan ditu, Errege Koparako sailkapen ugarirekin eta 2020-21ean lortutako igoera ahaztezinarekin. Goiria 2017ko udan estreinatu zen kirol zuzendari gisa, CD Getxon […]

Leer más

Jon Larreak eta bere batzordeak SDA zuzentzen jarraituko dute

Jon Larrea González buru duen zuzendaritza-batzordeak beste lau urtez jarraituko du Sociedad Deportiva Amorebieta zuzentzen. Behin hautagaitzak aurkezteko epea beteta eta inpugnazioak egiteko epea gaindituta, berea izan da klubak abian jarritako hauteskunde-prozesuan parte hartu duen hautagaitza bakarra. Larreak, 46 urteko abokatu eta irakasle zornotzarrak, beti eraman du SDA bere bihotzean. Izan ere, bere aitona jokalari, […]

Leer más

SDA-k Nike jantziko du datorren denboraldian

Sociedad Deportiva Amorebietak Nike jantziko du 2022-23 denboraldian. Klubak, Futbol Emotion enpresaren laguntzarekin, akordio bat itxi du marka estatubatuarra bere babesle tekniko ofizial berria bihurtzeko gaurtik aurrera, uztailak 1. Horrela, bai lehen taldeak bai oinarrizko futboleko taldeek Nike ekipazioak izango dituzte datorren denboraldian, entrenamendurako eta kalerako arropez gain. Nola ez, produktu berriak klubaren denda ofizialean […]

Leer más

HAUTESKUNDEAK/ELECCIONES 2022: Consulta del censo electoral provisional

Se informa a todos los socios y socias de la Sociedad Deportiva Amorebieta que el censo electoral provisional estará disponible para su consulta en las oficinas del club (Calle Harrison, 8) en las siguientes fechas y horas:  – Viernes 24 y sábado 25 de junio de 10:00 a 12:00 horas.  – Lunes 27 de junio […]

Leer más

APROBADOS TODOS LOS PUNTOS DEL ORDEN DEL DÍA EN LA ASAMBLEA GENERAL ORDINARIA

Los socios/as de la Sociedad Deportiva Amorebieta que han acudido a la tercera convocatoria de la Asamblea General Ordinaria celebrada en el Centro Zelaieta, han aprobado todos los puntos del Orden del Día. ORDEN DEL DÍA: 1. – Lectura y aprobación del acta de la anterior Asamblea. 2. – Convocatoria de inicio del proceso electoral […]

Leer más

OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2022ko ekainaren 20an izango da, 18:30ean, eta bigarren deialdia egun berean, 19:00etan. Bigarren deialdian bazkideen % 10 agertzen ez bada, Batzarra hirugarren deialdian egingo da, leku berean, 2022ko ekainaren 21ean, 19:00etan. (OHARRA.- Aurreikuspenen arabera, Batzarra hirugarren deialdian egingo da, […]

Leer más

SD Amorebieta 1-0 SD Ponferradina: Garaipena azken minutuan denboraldiari agur esateko

Amaitu da LaLiga SmartBankeko abentura. Urdinek garaipen batekin (1-0) agurtu dute denboraldia gaur arratsaldean Lezaman Sociedad Deportiva Ponferradinaren kontra jokatutako 42. jardunaldiko partidan. Haritz Mujikaren mutilen bosgarren garaipena jarraian izan da etxean. Beste behin taldeari hasieratik bukaerara babesa eman dioten zaleentzako oparia izan da, esker on gisa. Gainera, gola 90. minutua gaindituta heldu da, Unzuetak […]

Leer más

SDA-k gimnasio bat jarri du Txolonen

Sociedad Deportiva Amorebietak beste urrats bat eman du klub gisa hazten jarraitzeko. Izan ere, gimnasio bat jarri du Txoloneko instalazioetan, Urritxetik 500 metrora, harrobi urdineko taldeek erabiltzen duten zelaiaren ondoan. Gaur, maiatzak 26, osteguna, azpiegitura berri honen inaugurazioa izan da. Klubeko futbolarien garapena bultzatzeko eta kirol-errendimendua hobetzeko balioko du, bai lehen taldekoena bai onarrizko futbolekoena, […]

Leer más