Últimas entradas: SD Amorebieta

OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA

Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2022ko abuztuaren 22an izango da, 18:30ean, eta bigarren deialdia egun berean, 19: 00etan. Bigarren deialdian bazkideen % 10 agertzen ez bada, Batzarra hirugarren deialdian egingo da, leku berrian, 2022ko abuztuaren 23an, 19:00etan. (OHARRA.- Aurreikuspenen arabera, Batzarra hirugarren deialdian egingo […]

Leer más

Iker Seguinek bere mitoa handitzen jarraituko du

 Urritxek Iker Seguín Ciden (Eibar, 1989-07-12) futbolaz eta hanka ezker bikainaz gozatzen jarraituko du. Izan ere, Sociedad Deportiva Amorebietak eta aipatutako jokalariak akordio bat lortu dute 2017-18 denboralditik kapitainaren besokoa eraman duen futbolariak talde zornotzarraren koloreak defendatzen jarrai dezan 2022-23 denboraldian. Beraz, 2015eko udan Real Unionetik heldutako eibartarrak bere mitoa handitzen jarraituko du Urritxeko klubean. […]

Leer más

Aurredenboraldian Urritxen jokatuko diren partidetarako sarrerak doakoak izango dira

Pasa den ostiralean Atxabalpen Eibarren aurka jokatutako partidaren ondoren, urdinek beste bost norgehiagoka afrontatuko dituzte liga txapelketa hasi aurretik. Horietako lau Urritxen izango dira: – SDA-Osasuna Promesas. Abuztuaren 6an, larunbata, 11:30ean. – SDA-Numancia. Abuztuaren 10ean, asteazkena, 19:00etan. – SDA-Bilbao Athletic. Abuztuaren 13an, larunbata, 11:30ean. – SDA-Sestao River. Abuztuaren 20an, larunbata, 11:30ean. Nahi duten zale guztiak […]

Leer más

Lan plangintza abuztuaren 7ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abuztuak 7, azken orduko aldaketak gertatu ezean.  Abuztuak 1, astelehena 10:30 Entrenamendua Urritxen  Abuztuak 2, asteartea 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 3, asteazkena 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 4, osteguna 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 5, ostirala 10:30 Entrenamendua Urritxen Abuztuak 6, larunbata 11:30 Lagunarteko […]

Leer más

Akordioa Levanterekin Toni Herreroren lagapenerako

Toni Herrero Oliva (Sagunto, 2001-05-12) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte. Lagatu gista dator Levante UD klubetik, non lehen taldearekin ekin dio aurredenboraldiari. Herrero, ezker hegaleko atzelari gisa aritzen dena, Espainiako selekzioaren behe mailekin internazionala da, 18 urtez azpikoan, 19 urtez azpikoan eta 20 urtez azpikoan jokatu du eta. Azken hiru denboraldietan […]

Leer más

SD Eibar 5-2 SD Amorebieta: Porrota aurredenboraldiko lehen lagunartekoan

Urdinek 2022-23 aurredenboraldiko lehen lagunartekoa jokatu dute gaur arratsaldean, Sociedad Deportiva Eibarren aurka. LaLiga SmartBankeko taldea maila gorenera igotzeko hautagaietako bat izango da berriro. Norgehiagoka Atxabalpen izan da eta talde armaginak 5-2 irabazi du, bere denboraldi-aurreko laugarren partidan. Josué Dorrio eta Urko Izeta izan dira zornotzarren golegileak, aurreko hiru partidetan golik jaso ez duen talde […]

Leer más

Antonio Jesús Cantón, Villarreal taldetik utzita, zelai erdirako errefortzu berria

Antonio Jesús Cantón Román (Roquetas de Mar, 2001-03-24) futbolariak lagatu gisa jokatuko du denboraldi bukaerara arte Sociedad Deportiva Amorebietan, Villarreal CF klubarekin lortutako akordioaren ostean. Erdilaria 2020an iritsi zen Castelloko taldera, FC Barcelonaren harrobian harrobian 6 urteko etapa amaitu ondoren. Espainiako selekzioaren beheko mailetan internazionala den 21 urteko futbolari gaztea Villarreal C taldean aritu zen […]

Leer más

Eneko Jauregi, urdinen aurrelari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Eneko Jauregi Escobar (Muxika, 1996-07-13) futbolariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Aurrelaria Lehen Federazioan aritu zen aurreko denboraldian, UD San Sebastian de los Reyes taldean. 28 neurketa ofizial jokatu zituen eta 6 gol sartu zituen. Gernika eta Realeko harrobietan hezi zen. Klub donostiarraren bigarren taldean bi denboraldi eta erdi egon zen. 2018ko urtarrilean […]

Leer más

Haritz Albisua, SDA-ko erdilari berria

Sociedad Deportiva Amorebietak Haritz Albisua Laskurain (Soraluze, 1992-1-10) fitxatu duela iragarri nahi du. Erdilariak Lehen Federazio mailan jokatu zuen pasa den denboraldian Sociedad Deportiva Logroñes taldean. Albisuak SD Eibarren amaitu zuen bere formakuntza. Armaginen lehen taldean 2011-12 denboraldian debutatu zuen partida ofizialean 19 urterekin. SDAko futbolari berriak esperientzia handia du brontzezko kategorian, ia 200 norgehiagoka […]

Leer más

Víctor López, eskuin hegalerako fitxaketa

Sociedad Deportiva Amorebietak Victor Lopez Ibañez (Logroño, 1997-05-12) futbolariaren fitxaketa iragarri nahi du. Eskuin hegaleko jokalaria datozen egunetan sartuko da talde urdinaren dinamikan eta Algeciras CF-etik dator, bi aldeak lotzen zituen kontratua eten ostean. Talde andaluziarrarekin 25 liga partida lehiatu zituen aurreko denboraldian Lehen Federazio mailan. Victor pasa den udan heldu zen Algecirasera Alavesetik, 2015. […]

Leer más