Urdinek garaipen ikusgarri batekin agurtu dute 2022a. Izan ere, gureak CF Intercity taldeari irabazi dio Jorge Mierrek 89. minutuan sartutako golari esker. Gaurkoarekin, zortzi jardunaldi jarraian dira Haritz Mujikaren taldeak porrota ezagutu gabe pilatu dituenak. Horri Urritxen erakusten ari diren indarra gehitu behar zaio, zelai zornotzarrean ez baitute gol bakar bat ere jaso bertan jokatutako […]
Sociedad Deportiva Amorebietak eta Beñat Garro Olkotz futbolariak akordio bat lortu dute bi aldeak lotzen zituen kontratua bertan behera uzteko. Hemendik aurrera, Errenteriako atzelariak Club Portugaleten jokatuko du. Garro 2019ko udan heldu zen Urritxera Real Unionetik eta 26 partida ofizial jokatu ditu SDArekin. Gipuzkoarrak berebiziko garrantzia izan zuen 2020-21ko igoera historikoan. Horren erakusgarri da Linares […]
Sociedad Deportiva Amorebietak CF Intercity taldearen kontra jokatuko du larunbat honetan, abenduak 17, 16:00etan. Neurketa, Lehen Federazioko 2. multzoko 17. jardunaldikoa, Urritxen izango da. 2022ko azkena. Nahi izanez gero, sarrerak online erosi ahal izango dira abenduaren 16ko 16:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko da: https://labur.eus/XtMHZ Sarrera hauek gune orokorrerako izango dira (ez dira tribunako […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, abenduak 18, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Abenduak 12, astelehena Atsedena Abenduak 13, asteartea 10:30 Entrenamendua Abenduak 14, asteazkena 10:30 Entrenamendua Abenduak 15, osteguna 10:30 Entrenamendua Abenduak 16, ostirala 10:30 Entrenamendua Bukatu eta gero, Hartiz […]
Duela bi aste Union Deportiva Logroñeseri egindako bisitan bezala, urdinei garaipenak ihes egin die hatz-mamiekin laztantzen zutenean. Oraingoan Club Deportivo Eldenseren zelaian izan da, liderra Castellonekin batera 16. jardunaldi honen hasieran. Rayco Rodriguezen gol batek aurretik jarri ditu gure jokalariak bigarren zatiaren erdialdean, baina Alacanteko taldeak, oraindik bere zelaian galdu ez duenak, berdindu egin du […]
Realak irabazi du Lointek Amorebieta-Etxano Cup txapelketaren 18. edizioa, alebin mailako nazioarteko 7 futbol txapelketa. Torneoa Txolonen jokatu da bi egunetan: asteartean (hilak 6) eta gaur (hilak 8). Donostiako taldeak 2-1eko emaitzarekin irabazi dio finalean Athletici azken minutuan sartutako golari esker. Txapelketako jokalari onenaren saria Pedro Ibañezek lortu du, Realeko aurrelariak, eta atezain onenarena Osasunako […]
Azken bi partidetan bi berdinketa lortu ondoren, urdinak garaipenaren bidera itzuli dira gaur Club Deportivo Calahorraren aurka Urritxen jokatutako 15. jardunaldiko partidan. Bertan, gureek ez dute golik jaso azken bost partidetan: Bilbao Athletic, Alcoyano, La Nucia, Atletico Baleares eta Calahorra. Gainera, azken sei jardunaldietan ez dute neurketarik galdu. Zornotzarrek oso modu landuan lortu dute garaipena, […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, abenduak 11, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Abenduak 5, astelehena 10:30 Entrenamendua Txolonen Abenduak 6, asteartea 10:30 Entrenamendua Larrean Abenduak 7, asteazkena 19:00 Lehen Federazioko liga txapelketako partida Urritxen: SD Amorebieta-CD Calahorra Abenduak 8, osteguna 10:00 Entrenamendua Larrean Abenduak 9, ostirala […]
Urdinek golik gabeko berdinketa sinatu dute Urritxen Atletico Balearesen aurka Lehen Federazioko liga txapelketako 14. jardunaldiko partidan. Azken txanpa bi jokalari gutxiagorekin jokatu duen aurkariaren aurka garaipena lortu nahi izan dute gureek, baina ez dute gola sartzea lortu. Gutxienez, defentsako maila ona mantendu dute eta laugarren neurketa jarraian izan da etxean golik jaso gabe. Lehen […]
Bihar, abenduak 3, Atletico Balearesen aurka jokatu eta gero, Sociedad Deportiva Amorebietak beste norgehiagoka bat izango du Urritxen datorren asteazkenean, abenduak 7. 19:00etan izango da, CD Calahorraren kontra, Lehen Federazioko 2. Multzoko 15. jardunaldiari dagokiona. Hala nahi izanez gero, sarrerak aldez aurretik erosi ahal izango dira datorren astearteko 19:00ak arte. Esteka honen bidez egin beharko […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.