Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2023ko uztailaren 6an izango da, 18:30ean, eta bigarren deialdia egun berean, 19:00etan. Hona hemen Batzarraren Gai-zerrenda: Aurreko akta irakurri eta onartzea, hala badagokio. 2022-2023 denboraldiko memoria onartzea, hala badagokio. 2023-2024 denboraldiko kuotak onartzea, hala badagokio. 2023-2024 denboraldiko kirol proiektua […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazi nahi du datorren ekainaren 30ean amaituko direla 2022-2023 denboraldian urdinen lehen taldean jokatu duten bost futbolariren lagapenak eta, beraz, euren jatorrizko klubetara bueltatuko direla. Konkretuki, Jorge Yriarte, Toni Herrero, Antonio Jesús Cantón, Ewan Urain eta Julen Jon Guerrero dira denboraldi honetan SD Eibar, Levante UD, Villarreal CF, Real Athletic Club eta […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Javier Murua, Mikel Pradera, Haritz Albisua eta Víctor López futbolariek, ekainaren 30era arte kontratua dutenek, ez dutela talde urdinean jarraituko 2023-2024 denboraldian. Klub zornotzarretik eskerrak eman nahi dizkiegu denboraldi osoan egin duten lan itzelagatik eta erakutsi duten konpromiso eta profesionaltasunagatik, lehen egunetik azken egunera arte. Luxu handia izan da beraiekin […]
Asier Goiria kirol-zuzendariak eta Haritz Mujika entrenatzaileak Sociedad Deportiva Amorebietan jarraituko dute 2023-2024 denboraldian, non talde urdina bigarren aldiz bere historian arituko da Bigarren Mailan aurten lortutako igoeraren ostean. Horrela jakinarazi du gaur klubak Jon Larrea presidenteak, Goiriak eta Mujikak Urritxen eman duten prentsaurreko baten bitartez. “Gaurkoa oso egun garrantzitsua eta alaia da gure zuzendaritza-batzordearentzat. […]
Joan den maiatzaren 27an, urdinek SmartBank Ligara igotzea lortu zuten, Lehen Federazioko 2. Multzoko lehen postua ziurtatu ostean. Gaur, ekainak 10, amaiera bikaina eman diote 2022-2023 denboraldi historikoari. Izan ere, 2. Multzoko garailea izan den Racing de Ferrolen kontra txapeldunen kanporaketa irabazi dute eta kategoriako garaikurra lortu dute. Haritz Mujikaren mutilak tituluarekin egin dira dute […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, ekainak 11, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Ekainak 5, astelehena Atsedena Ekainak 6, asteartea 16:30 Entrenamendua Ekainak 7, asteazkena 10:30 Entrenamendua Ekainak 8, osteguna Atsedena Ekainak 9, ostirala Entrenamendua Ferrolen Ekainak 10, larunbata 18:00 Lehen Federazioko txapeldunen finaleko bueltako partida A […]
Urdinek abantaila hartu dute Lehen Federazioko txapeldunen finalean, Racing Ferrol mendean hartuta Urritxen, gaur arratsaldean jokatutako joaneko partidan. Emaitza 3-0ekoa izan da, 7 minututan heldu diren golekin: Bujanek 40.ean, Praderak 45.ean eta Ewanek atsedenalditik itzuli bezain laster, 47.ean. Gureak ondo sartu dira partidara eta, pare bat abisuren ostean, Ewanek baloia ate barrura bidali du 15. […]
Lehen Federazioko 2. Multzoko txapeldun izendatu eta LaLiga SmartBankera igotzea lortu ondoren, SD Amorebietako lehen taldeak txapeldunen finala jokatuko du Racing Club de Ferrolen aurka, 1. Multzoko lehen sailkatua izan den taldea. Bi partidatara erabakiko da eta joanekoa larunbat honetan, ekainak 3, izango da, 18:00etan, Urritxen. SDAko bazkideak euren txartelekin sartu ahal izango dira. Gainera, […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, ekainak 4, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 29, astelehena Atsedena Maiatzak 30, asteartea Atsedena Maiatzak 31, asteazkena 10:30 Entrenamendua Ekainak 1, osteguna 10:30 Entrenamendua Ekainak 2, ostirala 10:30 Entrenamendua Ekainak 3, larunbata 18:00 […]
Batzutan, ametsak egi bihurtzen dira. Batzutan, bi aldiz gainera. Urdinek berriz egin dute. Duela bi denboraldi bezala, Sociedad Deportiva Amorebieta balentria historiko baten protagonista izan da eta Bigarren Mailara igotzea lortu du. Duela bi urte bezala, 20.000 biztanleko herri batek pozez negar egiten du, zilarrezko kategoriara itzultzeko indarra eta talentua erakutsi duen talde honetaz harro. […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.