Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Unai Bujan Diezek (Barakaldo, 2001-02-8) ez duela klubean jarraituko 2023-2024 denboraldian. Bujan 2022ko udan heldu zen Urritxera. Zornotzako taldean egin duen kanpaina bakarrean 39 partida ofizial jokatu ditu guztira, horietako 18 titular gisa, eta 5 gol sartu ditu. Klubetik eskerrak ematen dizkiogu futbolari urdin gisa egindako lan bikainagatik eta erakutsitako […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Daniel Lasure Briz (Zaragoza, 1994-02-27) jokalariaren fitxaketa jakinarazi nahi du. Libre iristen den futbolari urdin berria ezker hegaleko atzelaria da. SD Eibartik dator, talde horretan jokatu baitzuen aurreko denboraldiko azken txanpa. Lasure Real Zaragozako harrobian hezi zen. Lehen taldearekin 2016-2017 denboraldian egin zuen debuta partida ofizialean eta hurrengo denboraldian lehen taldeko kide […]
Félix Martí Garreta (Palau-solità i Plegamans, 2004-04-21) Sociedad Deportiva Amorebietako futbolari berria da. Erdiko atzelari bezala jokatzen duen kataluniarra Real Betis Balompietik dator lagatu gisa. Espainiako selekzioaren beheko kategoriekin internazionala den gaztea 2020ko udan sartu zen Betiseko harrobian Bartzelonako Damm futbol klubetik pasatu ostean. Pasa den 2022-23 denboraldian, oraindik jubenila zela, 29 partida jokatu zituen […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Erik Moran Arribas (Portugalete, 1991-05-25) fitxatu duela iragarri nahi du, azken hiru denboraldietan SD Ponferradinan Bigarren Mailan -hemendik aurrera LaLiga Hypermotion izenarekin ezagutuko dena- aritu den erdilaria. Lehen Mailan ere esperientzia du, Athletic Clubekin eta CD Leganesekin jokatu baitzuen. Futbolari urdin berria Athletic Clubeko harrobian hezi zen eta bere lehen taldean 2012-2013 […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Kwasi Sibo (Wa, Ghana, 1998-06-24) jokalariaren kontratu berritzea iragarri nahi du. Erdilaria Real Betis Balompieren bigarren taldetik iritsi zen Urritxera pasa den udan eta urdin gisa burutu duen lehen kanpainan Haritz Mujika entrenatzaileak gehien erabili duen jokalarietako bat izan da. Txapelketa hasita zegoela iritsi eta hirugarren jardunaldira arte debutatu ez zuen arren, […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Josué Dorrio Ortegaren (Bilbo, 1994-03-03) kontratu berritzea jakinarazi nahi du. Hegaleko jokalari azkarra joan den udan iritsi zen Urritxera, Real Balompédica Linense taldetik, eta pieza garrantzitsua izan zen pasa den denboraldi historikoan, non gureek Bigarren Mailara igotzea eta Lehen Federazioko txapeldun titulua lortu zuten. Horren erakusle da taldeak jokatu zituen 41 partida […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Unai Marino Alkortaren (Ondarroa, 1999-12-10) kontratu berritzearen berri eman nahi du. Ondorioz, atezainak bere laugarren denboraldiari ekingo dio klubean. Marino 2020-2021 denboraldiko neguko merkatuan heldu zen Urritxera eta Bigarren Mailara lortutako lehen igoeran parte hartu zuen. Eskarmentua du jada zilarrezko kategorian, izan ere, 2021-2022an 10 partida jokatu zituen bertan, geldialdi ahaztezinak eginez. […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Jon Mikel Magunagoitia Blascoren (Amorebieta-Etxano, 2000-08-6) kontratu luzapenaren berri eman nahi du. Atezain zornotzarra pasa den urteko udan bueltatu zen bere herriko taldera eta denboraldi bikaina burutu du Lehen Federazioan. Harrobian hezitako futbolariak 2.925 minutu jokatu zituen lehiaketa ofizialean, 33 partidutan banatuta. Bere taldekideen laguntzarekin, 15 neurketatan atea hutsean uztea lortu zuen.
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Juan Rodríguez eta Antxon Jaso futbolariek ez dutela talde zornotzarrean jarraituko 2023-2024 denboraldian. Klubetik, eskerrak eman nahi dizkiegu euren sakrifizio izugarriagatik eta gure koloreak defendatzeko orduan izan duten jarrera bikainagatik. SDArentzat ohore eta plazer handia izan da pertsona hauek taldean izatea. Paper garrantzitsua izan dute, bai berdegunean, bai aldagelako egunerokotasunean, […]
Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du Mikel Goiria Vazquezek (Amorebieta-Etxano, 1999-03-05) ez duela klubean jarraituko 2023-2024 denboraldian. Zornotzako atezainak, azken denboraldi honetan bigarren taldeko fitxarekin lehen taldearen dinamikan egon dena, Uritarraren atea defendatuko du. 2021-2022an talde horretan ere jokatu zuen lagatu gisa. SDAtik eskerrak ematen dizkiogu klubean hainbeste urtetan egindako lanagatik eta erakutsitako jarrera eredugarriagatik. Alebin […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.