SD Amorebietak Odei Onaindia Zabala (Lekeitio, 1989-12-07) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Beraz, atzelaria duela hamarkada bat baino gehiago bere etxea izan zen lekura itzuliko da. Pasa den maiatzean Indiako Superkopako titulua irabaztetik dator FC Goarekin, non taldeko kapitaina eta funtsezko jokalaria izan da. Urritxeko lehen etaparen ondoren eta Indian bizitako abentura arrakastatsuaren aurretik, Burgos […]
Sociedad Deportiva Amorebietako bazkideei dei egiten zaie Zelaieta Zentroan egingo den Ohiko Batzar Nagusira. Lehen deialdia 2025eko uztailaren 29an izango da, 18:30ean, eta bigarren deialdia egun berean, 19:00etan. Hona hemen Batzarraren Gai-zerrenda: Amorebieta-Etxanon, 2025eko utzailaren 10ean
SD Amorebietak Julen Castañeda Nuin (Tolosa, 1990-11-14) fitxatu duela iragarri nahi du, Zamora CF taldetik datorren esperientzia handiko ezker hegaleko atzelaria. Futbolari urdin berriak, zentral bezala ere jokatu ahal duenak, brontzezko kategorian (Bigarren B Mailan eta Lehen Federazioan) egin du bere ibilbidearen zatirik handiena, 350 partida baino gehiago jokatuz. Bigarren Mailan aritu zen ere SD […]
SD Amorebietak Hodei Rodríguez Durán (Lezo, 2005-04-22) fitxatu duela iragarri nahi du, Realarekin zuen lotura amaitu ondoren libre helduko den hegaleko jokalaria. Pasa den denboraldian Real Sociedad C taldean aritu zen Bigarren Federazioan eta bi gol sartu zituen. Beraz, kategoria ezagutzen du dagoeneko. Eskuin hegaleko futbolari sakon eta azkarra, Antiguokon eta Realeko harrobian trebatu da. […]
SD Amorebietak Ion Etxaniz Llamas (Elorrio, 1991-01-10) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Eskarmentu eta gol-gaitasun handiko aurrelaria da. Izan ere, azken 15 denboraldietan 400 partida ofizial inguru eta ia ehun gol ditu brontzezko mailako taldeetan (lehen Bigarren B maila eta orain Lehen Federazioa). Gainera, Amorebieta-Etxanon bizi da, proiektu urdinaren alde egitera bultzatu duen arrazoietako bat, […]
SD Amorebietak Beñat Arratibel Etxabe (Azpeitia, 2004-04-20) fitxatu duela iragarri nahi du, hurrengo bi denboraldietarako sinatu duen erdiko atzelari gaztea. Jokalari urdin berria, ia 1,90 metroko garaierarekin, zazpi denboralditan zehar hezi zen Realeko harrobian, infantileko lehen urtetik jubenil kategoria bukatu arte. Zubietatik irtetean, 2023ko udan, bere jaioterriko Lagun Onak taldera joan zen eta bertan aritu […]
Bigarren Mailara igotzeko atarian geratu den taldea izango da lehoien aurkaria uztailaren 19an, larunbata, Urritxen; bazkideek uztailaren 14an eta 15ean erosi beharko dituzte sarrerak Athletic Clubek badu aurkaria SD Amorebietaren Mendeurreneko Partidarako: SD Ponferradina. Leongo taldea Hypermotion Ligara itzultzeko atarian geratu zen pasa den denboraldian. Lehen RFEFko I. Multzoan bigarren postuan amaitu ondoren, bierztarrek Antequera […]
Sociedad Deportiva Amorebietak Aitor Ituarte Dravasa (Tolosa, 2000-05-20) fitxatu duela jakinarazi nahi du. Erdilari bezala jokatzen du eta Bigarren Federazioa ezagutzen du Besainekin kategoria honetan lehiatu baitu. Azken urte eta erdian Durangoko Kulturalean aritu da, non pasa den denboraldian minutu gehien jokatu zituen futbolaria izan zen. Jokalari urdin berria Tolosako harrobian hezi zen lehen taldera […]
Athletic Clubek ez du azkenean Sociedad Deportiva Amorebietaren lehen taldearen aurka jokatuko, bere aurredenboraldia bost egun beranduago hasiko baita, Lehen Federazio Mailako klub baten aurka baizik Sociedad Deportiva Amorebietaren Mendeurreneko Partidak badu data eta ordua. Uztailaren 19an, larunbata, jokatuko da, Karmengo jaien barnean, 20:00etatik aurrera Urritxeko udal zelaian. Halaber, parte-hartzaile bat Athletic Club izango dela […]
SD Amorebietak Javier Entrecanales Monasterio (Santander, 2002-08-11) fitxatu duela iragarri nahi du, Real Racing Clubetik datorren erdiko atzelaria. Jokalari urdin berriak ondo ezagutzen du Bigarren Federazioa, kategoria honetan jokatu baitu azken lau denboraldietan. Lehenengoa CD Tropezón taldean jokatu zuen lagatu gisa eta ondorengo hirurak Racingen bigarren taldean. Pasa den denboraldian 26 partida lehiatu zituen eta […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.