SD Amorebietak jakinarazi nahi du Txaber Ajuriagoikoa García (Amorebieta-Etxano, 1999-03-27) futbolariak lehen taldean jokatuko duela hurrengo denboraldian. Jokoa antolatzeko gaitasun handia duen erdilariak 16 urte besterik ez zituela egin zuen debuta urdin gisa Bigarren B Mailan. Duela bi urte itzuli zen etxera, bigarren taldea indartzeko, SD Eibar, Club Portugalete, Barakaldo CF, Atlético Mancha Real edo CD Padura klubetatik igaro ondoren.

Gure klubeko harrobian hezia, Bigarren B Mailako eta Hirugarren Mailako taldeetan ibilbide luzea egin ondoren 2024ko udan SDAra itzuli zen. Jokoa ikusteko eta lanerako duen gaitasunari esker, azken bi denboraldi hauetan funtsezko jokalaria izan da Amorebieta B taldean, 2024-25ean Ohorezko Mailara igotzeko eta joan den denboraldian eskualdeko maila gorenean jarraitzea ziurtatzeko.

Datorren denboraldirako Txaberrek lehen taldera egingo du salto eta klubak zorterik handiena opa dio erronka berri honen aurrean. Zorte on, Txaber!

Compártelo