SD Amorebietak denboraldiko lehen derbi bizkaitarra jokatuko dute asteburu honetan. Urriaren 10ean, larunbata, 18:00etan izango da, Club Portugaleteren aurka, Urritxen. Neurketa ikusteko sarrerak Internet bidez erosi ahal izango dira bihartik aurrera, esteka honen bidez: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/. Salmenta 10:00etan hasiko da.

Sarrera hauek gune orokorrerako bakarrik dira eta 15 euroko prezioa dute (5 euro 15 urte arteko pertsonentzat). Agortzen ez badira, partida egunean norgehiagoka hasi baino ordubete lehenagotik Urritxeko leihatilan ere erosi ahal izango dira.

SDAko bazkideak doan sartuko dira.

Compártelo