Porrota Urritxen Ourense sendo baten aurka
Urdinek Urritxen galdu dute gaur arratsaldean Ourense CFren kontra. Aurkarik hasieran lortu du nuerketako gol bakarra. SDA etengabe saiatu bada ere, ez da talde galiziar sendo baten atea botatzeko gai izan.
Partida parekatuta eta abagunerik gabe hasi da, baina, lehen abisuan, Markitosen gol eder batek aurretik jarri du Ourense 10. minutuan. Handik minutu gutxira, Etxanizen burukada Muguruzaren erdiraketaren ostean kanpora joan da gutxigatik. Etxanizek ere gola izan du gertu Intxaustiren jokaldi baten ondorioz, baina Diego Garcia atezainak erdiraketa desbideratu du. Ordu erdia pasata gola ukatu dio berriro atezainak Etxanizi bere jaurtiketa geldituta. SDAk gogotsu jarraitu duen arren, norgehiagoka 0-1eko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.
Urdinek estutzen jarraitu dute aldageletatik igaro ostean, hegaletatik iritsita baina azken metroetan asmatu gabe, talde gabe. Castrillok aulkia mugitu du konponbide bila Larralde, Eder eta Guillermo sartuta. Azken honek geldikako jokaldi batean atea ikustea lortu du, baina gola baliorik gabe geratu da atezainari aldez aurretik egindako falta baten ondorioz. Gureak behin eta berriz baloia aurkariaren area ingurura eramanez jarraitu dute, baina Ourenseko sendo jokatu du eta hiru puntuak eraman ditu Urritxetik.
SD AMOREBIETA: Murgoitio, Intxausti (64′ Guillermo) Entrecanales (86′ Unax Benito), Iker Torre, Hernaiz, Erik Morán (64′ Eder), Agirre, Muguruza, Josep Díaz (64′ Larralde) Cabo eta Etxaniz (79′ Azkuna).
OURENSE CF: Diego García, Muñoz, Buide, Álex Lorenzo, Viti, Markitos (72′ Amandi), Domi Fernández (72′ Ihab) Cambil (90′ Robus),Rami (90′ Aarón), Jorrín (30′ Ballardo) eta Punzano.
Gola: 0-1: Min. 10, Markitos.
Epailea: Gorka Mazo. Txartel horiak: Ihab eta Rami.