Últimas entradas: SD Amorebieta

Bihar Lezamara joango diren SDAko zaleentzako informazioa

Bihar jokatuko den Bilbao Athletic-SD Amorebieta partida dela eta, Lezamara bertaratuko diren zale urdinei hurrengo informazioa jakinarazi nahi diegu: – Ez da sarreren salmentarik egongo. Leihatilak itxita egongo dira. – Ateak partida hasi baino ordu eta erdi lehenago irekiko dira, hau da, 18:00etan. – SDAren dendan saldu ziren sarrera bisitariekin joango diren pertsonak sagardotegi ingurutik […]

Leer más

Bilbao Athleticen aurkako partidarako SDAren dendan salgai jarritako sarrerak agortu dira

Sociedad Deportiva Amorebietak jakinarazten du agortu egin direla klubeko dendan salgai jarritako sarrera guztiak urdinek datorren larunbatean 19:30ean Lezaman Bilbao Athleticen aurka jokatuko duten partidarako. Eskuragarri zeuden 600 sarrerak gaur goizean erosi dituzte klubeko bazkideek. Larunbatean Lezamara joateko doako autobusak egongo direla gogorarazten zaie SDAko zaleei. Horiek erabiltzeko, aurretik txartel bat jaso beharko da dendan.

Leer más

Sarreren salmenta bazkideentzako eta doako autobusa Lezamara

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Lezaman jokatuko du larunbat honetan Bilbao Athleticen aurka, Lehen Federazioko 2. Multzoko 38. jardunaldiari dagokion partidan. Urdinek gutxienez puntu bat lortu beharko dute derbian Bigarren Mailara igotzeko, gainerako partidetan gertatzen dena gertatzen dela ere.  Sarrerak SDAren dendan erosi ahal izango dira eta 10 euroko kostua izango dute. Bihar, asteartea, eta […]

Leer más

Lan plangintza maiatzaren 28ra arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 28, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 22, astelehena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 23, asteartea Atsedena Maiatzak 24, asteazkena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 25, osteguna 10:30 Entrenamendua Maiatzak 26, ostirala 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Maiatzak […]

Leer más

SD Amorebieta 1-1 Gimnàstic de Tarragona: Borrokan jarraitu behar

Urdinek ezin izan dute Bigarren Mailara igotzea ziurtatu gaur arratsaldean. Garaipena behar zuten Gimnasticen aurka, baina emaitza 1-1ekoa izan da. Jauregik aurretik jarri du Haritz Mujikaren taldea lehen zatiaren erdialdean, baina atsedenaldia baino pixka bat lehenago Quintanillak sartutako golak behin betiko markagailua eragin du. Urritxe inoiz ez bezala egon da, ilusioz beteriko zalez gainezka. Lezamak […]

Leer más

Amorebieta-Etxanok bat egin du SD Amorebietari azken bultzada emateko

Gaur prentsaurreko bat egon da Amorebieta-Etxanoko udaletxean eta bertan udalbatzako talde politikoek babesa adierazi diote SDAri biharko partida garrantzitsuari begira. Gainera, udalerriari kolorea emateko antolatutako hainbat ekimenen berri eman dute. Hau da Udalak zabaldutako albistea: Denboraldi bikaina egin eta gero, SD Amorebietak futbol profesionaleko Bigarren Mailara itzultzeko aukera paregabea izango du larunbat honetan, Urritxen, Tarragonako […]

Leer más

Agortu dira Nàsticen aurkako larunbateko partidarako sarrerak

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak datorren larunbatean 19:30ean Urritxen Nàstic de Tarragonaren aurka jokatuko duen partidarako sarrerak agortu dira. Klubeko dendan eta gure webgunean eskuragarri zeuden sarrera guztiak gaur goizean saldu dira. SDAko bazkideei gogorarazten zaie Urritxera euren txartelekin sartu ahal izango direla.

Leer más

Lan plangintza maiatzaren 21era arte

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza honako hau izango da datorren igandera arte, hilak 21, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Maiatzak 15, astelehena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 16, asteartea Atsedena Maiatzak 17, asteazkena 10:30 Entrenamendua Maiatzak 18, osteguna 10:30 Entrenamendua Maiatzak 19, ostirala 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) Maiatzak […]

Leer más

SD Logroñés 1-1 SD Amorebieta: Luzapenean jasotako gol batek igoera matematikoa sahiestu du

Urdinak 20 minutu baino gehiagoz egon dira matematikoki Bigarren Mailan. Ewanek 69. minutuan 0-1ekoa sartu duenetik SD Logroñesek luzapenean berdinketa ezarri duen arte. Hala ere, gureek errenta onarekin jarraitzen dute sailkapeko lehen postuan: 4 puntu bigarrenarekiko, Eldenserekiko, amaierarako bi jardunaldiren faltan. Borrokan jarraitu behar helburua lortzeko. Lehen zatia berdinduta eta aukera argirik gabe igaro da. […]

Leer más

SD Logroñesen aurkako partidarako autobus txartelak eta sarrerak dendan eskuragarri daude jada

Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Sociedad Deportiva Logroñeseri egingo dio bisita datorren igandean, maiatzak 14, 18:00etatik aurrera jokatuko den 36. jardunaldiko partidan. Urdinek igoera matematikoki lortzeko aukerekin helduko dira asteburura.  Zaleei bidaia errazteko, klubak autobusak antolatu ditu. Txartelak, eta neurketarako sarrerak, SDAren dendan eros daitezke ostiralera arte. Dendaren ordutegia hurrengoa da: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara […]

Leer más