Athletic Club, FC Barcelona, Girondins Bordeaux eta FC Porto izango dira alebin kategoriako nazioarteko txapelketa honetan parte hartuko duten 23 taldeetako batzuk Jon Larrea Sociedad Deportiva Amorebietako presidenteak, Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateak eta Lointek enpresako Serafin Loroñok Lointek Amorebieta-Etxano Cup nazioarteko futbol 7 txapelketaren 19. edizioa aurkeztu dute gaur udaletxean. Abenduaren 6an eta 8an Txolonen jokatuko […]
Urdinek 0-1 galdu dute Burgosen aurka gaur gauean Lezaman jokatutako LALIGA Hypermotioneko 18. jardunaldiko partidan. Zoriak bizkarra eman dio Haritz Mujikaren taldeari, minutuak aurrera egin ahala hobetzen joan dena. Atsedenaldiaren atarian iritsi da neurketako gol bakarra. Felixek bere atean sartu du azkenean erabakagarria izan den 0-1ekoa, Fer Niñoren jaurtiketa desbideratzen saiatu denean. Gureek berdinketa lortzeko […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak Real Valladoliden aurka neurtuko ditu indarrak Jose Zorrilla zelaian datorren larunbatean, abenduak 9, 16:15ean, LALIGA Hypermotioneko 19. jardunaldiko partidan. Joan nahi duten zale urdinek klubeko dendan sarrerak erosteko aukera izango dute. Salmenta-sistema honako hau izango da: – SDAk 15 euroko prezioa duten 120 sarrera jaso ditu bisitari-gunerako. Hauek astelehenean, hilak […]
Urdinek Burgos CF taldearen aurka jokatuko dute datorren igandean, abenduak 3, Lezaman. LaLiga Hypermotioneko 18. jardunaldiari dagokion lehia 21:00etan hasiko da eta aste frenetiko bati hasiera emango dio. Izan ere, gureek asteazkenean, hilak 6, Levante UD bisitatuko dute Kopan eta larunbatean, hilak 9, Real Valladoliden zelaira joango dira. Burgosko taldearen aurkako partidarako sarrerak neurketaren egun […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldeak hurrengo lan plangintza izango du datorren igandera arte, abenduak 3, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Azaroak 27, astelehena Atsedena Azaroak 28, asteartea 10:30 Entrenamendua Azaroak 29, asteazkena 10:30 Entrenamendua Azaroak 30, osteguna 10:30 Entrenamendua Abenduak 1, ostirala Atsedena Abenduak 2, larunbata 10:30 Entrenamendua […]
Urdinek 2-0 galdu dute Elche CF-en aurka jokatu duten LALIGA Hypermotioneko 17. jardunaldiko partidan. Gureek ez dute zigor hori merezi izan. Izan ere, Haritz Mujikaren mutilek norgehiagoka oso ona egin dute. Aukera ugari eta argiak izan dituzte, baina eraginkortasuna eta zortea ez dira euren alde egon. Etxeko taldeak, ordea, bai asmatu egin du neurketaren azken […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, azaroak 26, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txolonen egin ahal dira. Azaroak 20, astelehena Atsedena Azaroak 21, asteartea 10:30 Entrenamendua Azaroak 22, asteazkena 10:30 Entrenamendua Azaroak 23, osteguna 10:30 Entrenamendua Azaroak 24, ostirala 10:30 Entrenamendua Azaroak 25, larunbata 10:30 […]
Urdinak garaipenaren bidera itzuli dira gaur arratsaldean Lezaman Club Deportivo Teneriferen aurka jokatutako LALIGA HYPERMOTIONeko 16. jardunaldiko partidan. Nahiz eta jokalari bat gutxiagorekin egon 40 minutu, Haritz Mujikaren taldeak etxean utzi ditu 3 puntuak, futbolari guztiek egindako lan handi bati esker. Alvaro Nuñezek eta Avilesek sinatu dituzte neurketako bi golak, Dorrioren paseak aprobetxatuz. Horrela, joan […]
El Molinon zelaira egindako bisitan lortutako berdinketaren ondoren, urdinak Lezamara bueltatuko dira asteburu honetan Club Deportivo Teneriferen aurka jokatzeko, sailkapeneko beheko postuetatik irtetzeko borrokan bultzatuko lituzkeen garaipen baten bila. Partida, LALIGA HYPERMOTIONeko 16. jardunaldiari dagokiona, larunbat honetan izango da, azaroak 18, arratsaldeko 18:30ean Lezamako 2. Zelaian. Sarrerak partida egunean bertan salduko dira Lezamako leihatiletan. Norgehiagoka […]
Sociedad Deportiva Amorebietako lehen taldearen lan plangintza hurrengoa izango da datorren igandera arte, azaroak 19, azken orduko aldaketak gertatu ezean. Entrenamenduak Urritxen edo Txoloneko gimnasioan egin ahal dira. Azaroak 13, astelehena 10:30 Entrenamendua Azaroak 14, asteartea 10:30 Entrenamendua Azaroak 15, asteazkena 10:30 Entrenamendua Azaroak 16, osteguna 10:30 Entrenamendua Azaroak 17, ostirala 16:30 Entrenamendua (ateak itxita) […]
Utilizamos Cookies propias y de terceros para analizar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias en base a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas). Puedes obtener más información y configurar tus preferencias.